XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SIR Itzulipurdikari jaitsi egin zen sarrerako hormatik.

Artean, jaitsitako burdinsareak oztopatzen zion gazteluan sartzea, baina hura ez zen oztopo berea bezalako ezpata batentzako.

Lau zartadaz zaldun-neurriko zulo errektangeluarra ireki, eta patiora sartu zen, edozein areriori aurre egiteko prest.

Baina tokia hutsik zegoen.

Argi zegoen, zubi altxakorra jaso eta burdinsarea jaitsi ondoren, biztanleak edo janak izan ziren (haietariko onenak) edo ihes egin zuten.

Orain, gaztelu hutseko soinu bakarra laguntza-oihua zen.

Patiotik harantzago dorretzarra altxatzen zen, gotorlekuko alderik babestuena, eta oihua dorretzarreko dorrerik garaienetik zetorrela entzun ahal izan zuen Sir Itzulipurdikarik.

Gora begiratu eta, ilargiaren argitara, zapi baten uhinak ikusi zituen goi-goian.